Plangintza, ikasketen funtsezko estrategia da

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
Share on print

Ikasle gehienek ez dute ordutegi pertsonal bat sortzen, hau da, ez diote bere aisialdia zein den, zein momentutan lortzen duten etekin gehien, bere lan erritmoa zein den edota zenbat denbora hartzen dieten eskolaz kanpoko ekintzak, pentsatzeko denbora eskaintzen. Normalean ohiko ordutegia onartua dugu eta guztia egiteko denbora dagoela uste dugu. Baina ohiko ordutegi horretan ikastorduak ez badaude, etxeko lanak bukatzeko denbora ez dago edo ez da behar bezala ikasten (soilik informazioa buruz ikasten da edo sekulako kasuetan, gurasoek haurren etxeko lanak egiten bukatzen dute).

School supplies await the first day of class

Pertsona bakoitzak berezko buru – erritmoa dauka eta gehiengo etekina lortzeko, plangintza on bat izatea beharrezkoa da. Gurasoek haurren ikastorduekin, deskantsu orduekin eta aisialdiaren orduekin zorrotzak izan behar dira. Eskolako lehen urteetatik lerro berdina jarraitzeko, garrantzitsua da bi gurasoen irizpide – batasuna egotea. Plangintzako elkarlana, haurren zailtasunak ezagutzen eta hobetzeko egindako esfortzuak balioztatzen  lagunduko du. Gutxi gora beherako malgutasuna duen familia – ordutegi bat errespetatu behar da.

Hala ere, plangintza on bat egoteko, ezinbestekoa da familiaren elkarlana.

Plangintza hau, ongi antolatua egon behar da, lan eta irakasgai bakoitzak, kopuruaren eta zailtasunaren arabera, behar duten denborari arreta jarriz. Eta kasu batzuetan erabakitako denbora gainditu gabe.

Bizitzaren edozein ekintzarako, plangintza egitearen esfortzua, oihutura on batean bihurtzen da hasieratik.

Ikasketa plangintza bat jarraitzeak, helburu batzuk izatea eta betetzea eskatzen du, honek ikasteko motibazioa indartu egiten du.

Asteburua lanen eguneraketan ustiatzeko eta atzerapen handiak ez izateko, plangintza astekoa izan behar da.

Plangintza behar bezala aurrera ateratzeko eta haren gainean kontrola izateko, eskola agenda oso aliatu ona da. Lehen hezkuntzatik erabiltzen den tresna da eta haurrei hasieratik ohitu behar diegu honen gainean ardura hartzera.

Comparte esta entrada con tus amigos

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Más información