Apunte onak: Ikaskuntza arrakastatsu baten gakoa

Gure ikasleek hobetu dezaten, batzuetan ikaskuntza teknika berriak bilatzen saiatzen gara, azken ikerketek zer diotena bilatzen dugu…eta ez gara konturatzen gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresnak ere oso baliogarriak direla. Esate baterako, oso ezaguna den tresna: gelan apunte on batzuk hartzea. Oso ikas ohitura klasikoa da, eta gaur egun ikasleek dauzkaten informazio iturri anitzekin ez da beharrezkoa ikusten, aldiz apunte onak hartzearen praktika oso abantailatsua da.

Alde batetik, arreta mantendu behar denez (distraitzea zailagoa da), ikas errendimendua hobetzen da. Materia erdi ikasiarekin ateratzen zara klasetik (ez duzu hainbeste ikasi behar etxean) eta irakasleak zertan zentratzen den gehiago konturatzeko baliogarria da ere bai (azterketan zer agertu daitekeen ohartzeko errazago).descarga

Bestalde, buru-lan handia da, baina aldi berean trebetasun intelektual anitzak garatzen dira: kontzentrazioa, ahozko ulermena, laburtzeko gaitasuna, pentsatzeko eta idazteko bizkortasuna. Hau da, klasean normalean apunteak hartzeko ohitura duena gutxiago ikasteko beharra dauka eta bere gaitasun mentala hobetzen du.

Praktikatzen ez dutenek aldiz, izaten da esfortzu gehiago suposatzen dielako edo ez direlako gai sentitzen irakaslea “oso azkar doalako”, “ez dakit zer idatzi”, “dena garrantzitsua da”sentitzen dutelako. Jarrera hori aldatu dezaten, asko laguntzen die irakasleak apunteak hartzera animatzea, eta nola egiten den irakastea. Baina edozein ohitura bezala, hau ere, irmotasuna, determinazioa eta praktika behar du hobetzen joateko.

Esfortzua egiteak beti merezi du. Ikasle gehienek esaten dute etxean ez dutela hainbeste ikasten baina aldiz, klaseak oso ondo aprobetxatzen dituzte apunte onak hartzeko. Gainera, apunte onak hartzearen ohitura ez da soilik gelarako onuragarria, bizitza profesionalerako ere bai: entzun, ulertu, eta garrantzitsuenarekin geratzen ikasteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *