Eta IKASTEKNIKAK ikastaroaren ondoren…ZER?

Neska-mutil ugarik IKASTEKNIKAK ikastaroa egin dute gurekin. Hemen, haien burua antolatzen, apuntetan arreta jartzen, eskemak egiten… ikasten dute. Dena den, arrakastaren zati handienetariko bat ikasi dutena ohitura bihurtzea da eta, horretarako, garrantzia handia dute gurasoen parte-hartzeak eta laguntzak.

writing-1170138_1920

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat hurrengo jarraibide hauek garrantzitsuak dira:

  1. ORDUTEGIA: Idatz ezazu beteko duzun ikasteko ordutegia (etxeko-lanak barne), kontuan hartu itzazu beste jarduerak (kirola, musika…) eta joan-itzuliak. Asteburukoak ere bai. Behin adostuta ordutegia jarri leku ikusgai batean. Betetzen ez bada berriz egin ezazu. Abian jarri ezazu ikasturte hasieratik, nahiz eta lan gutxi izan, horrela ikasgaiak egunean eramanen dituzu. Gurasoen papera: ORDUTEGIA IKUSI ETA NOIZBEHINKA KONPROBATU.
  2. LOALDIA ETA GOSARIA: Ongi eta nahiko lo egitea oso inportantea da, beraz, kontuz telebista eta mugikorrarekin. Uste dugu baino ume gehiago gosaldu gabe joaten dira eskolara. Gurasoen papera: LOALDIA ETA GOSARIA ZIURTATU (ordutegiaren arabera HAMAIKETAKO ere bai).
  3. KLASEAN ARRETA JARTZEA: Ezinbestekoa da. Ezin dugu kontrolatu baina gure seme-alabei animatu behar diegu APUNTEAK hartzera eta etxean gainbegiratu. Ez dute grabagailurik izan behar, nahikoa da klasean emandakoaren funtsezkoa apuntatzea. Irakasleak liburua irakurtzen badu, azpimarratu; ariketak egiten baditu, kopiatu; oso azkar aritzeagatik jarraitzea zaila bada, praktikatzen bakarrik ikasiko dute… Beti koadernoa eta boligrafoa mahai gainean izan behar dira. Etxean apunteak bete daitezke liburuarekin. Gurasoen papera: KOADERNOAK BERRIKUSI
  4. PLANGINTZA: AGENDAn etxeko lanak, azterketak, klasean emandakoa eta abar apuntatu behar dituzte. Klasean egin behar dute, ez etxean, bestela informazioa galtzen da. Etxean, hasi aurretik, 5-10 minututan planifikatu egun eta aste horren lana (etxeko-lanak, azterketak, lanak…). Nahiz eta etxeko lanik ez izan, ikasi behar da ikasgaiak eguenean eramateko. Gurasoen papera: EGIAZTATU IDATZITAKO PLANA ETA, AMAITZEAN, HAIEN SEME-ALABEK BERRIKUSTEN DUTELA EA GERATZEN DEN ZERBAIT EGIN GABE.
  5. IKASI AURRETIK: Oso inportantea da irakurtzea arretaz: azpimarratzea, zalantzak apuntatzea, lehen eta bigarren mailako ideiak antolatzea… Soilik hau eginda ESKEMAK eta KONTZEPTU-MAPAK egin daitezke. Gurasoen papera: Gurasook ez dugu eskemarik zuzendu behar, seme-alabek egiten dituztela egiaztatu baizik.
  6. BURUZ IKASTEA: Azken momentuan buruz ikasteak ez du ezertarako balio. Ideiak eta kontzeptuak erlazionatu behar dituzte. Horretarako, haien buruari azterketak egitea oso metodo ona da. Izan daiteke ahoz edo idatziz. Gurasoen papera: Gurasoen aurrean egin ditzakete azterketak ahozkoak badira, edo idatzizkoak erakutsi egin ondoren.
  7. MOTIBAZIOA: Gurasoen papera: Ikasteko arrazoiak bilatzen lagundu behar diegu, bai epe motzean zein epe luzean, ahalegina emaitza baino garrantzitsuagoa dela erakutsiz. Nekatuak edo gogorik gabe daudenean lagundu, eta ahalegin eskasa egiten dutenean, exijitu behar diegu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *