Eskemak eta mapa kontzeptualak denbora galtzea da, hobe da laburpenekin ikastea!

Zenbat aldiz entzun diegu gure ikasleei hau esaten? Arrazoia daukate? Zer da hobe? Zer gomendatzen diegu? Hiru metodoak oso baliogarriak dira, beti ere, informazioa ulertzeko, estrukturatzeko eta laburbiltzeko balio badute. Hau da, liburutik modu zuzen eta pasibo batean ikasteko ez bada. “Arkatz eta papera” erabiliz, irakurtzen, pentsatzen, ulertzen,  Ideiak erlazionatzen eta laburtzen ikasteko baldin bada.

Laburpen on bat gainontzeko beste bi teknikak bezain  gomendagarria da. Zoritxarrez, askotan laburpenaren lehenespena bide motzena hartzeko egiten da, “moztu eta pegatu” teknika erabiliz, eta hori ez da laburpen on bat, testu laburrago bat egitea baizik. Aldiz, mapa kontzeptual bat edo eskema bat, denbora eta atentzioa eskatzen dute , estruktura on bat eta hitz egokiak aukeratzeko. Gainera, ikasle batzuei laburpenak seguridade bat ematen die, uste dutelako garrantzitsua den informazioa guztia “hor dagoela”.

highlighter-1103723_1920

Bai eskema bai mapa kontzeptuala, IKASKUNTZA BISUAL teknikan oinarritzen dira. Ikaskuntza metodo honek bilatzen duena, ikasten ari den pertsona: bere pentsamenduak argitzea, bere ulermena indartzea, eduki berriak integratzea eta gaizki zituen kontzeptuak identifikatzea da.

Egia da, eskema edo kontzeptu mapa bat gaizki egina baldin badago, oso sintetikoa delako edo informazio falta duelako, ikaslea ez da azterketara ondo prestatuta joango. Beste batzuetan, eskema edo kontzeptu mapa soilik haien artean geziz erlazionatutako ideiak izan daitezke eta erlazio eta estruktura faltarekin. Eta kasu hauetan normala da ikasleek eskema edo kontzeptu mapa ez dela baliogarria izan sentitzea, eta horren ondorioz ez dute erabiltzen eta egitea merezi ez duela pentsatzen dute.

Aldiz, eskema edo kontzeptu mapa on bat eginez gero, askoz eraginkortasun handiagoarekin ikasteak ekartzen du. Ideiak ulertzen eta erlazionatzen dira haien artean eta ikasleek denbora gutxiago behar dute memorizatzeko. Aurreezagutzak eduki berriekin erlazionatzen dituztelako eta erraztasun gehiagorekin biltzen dute informazioa. Dena den, teknika on batez egitea beharrezkoa da, eta behin eta berriro praktikatzea, denborarekin azkatasunez egin ditzaten. Behin eskema edo kontzeptu mapa egin eta gero, hau idaztea gomendatzen dugu ideia nagusiak garatuz, horrela ikaslea bere burua ebaluatzen eta baloratzen du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *