AFNHri hezkuntza erantzuna ematen

Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin
Compartir en whatsapp
Compartir en email
Compartir en print

AFNH (Arreta Faltagatiko Nahastea, Hiperaktibitatearekin) gaur egungo geletan gehien entzuten diren zailtasunen artean dago. Horrek, hezitzaileei erantzun egokia ematea eskatzen digu. Haur hauen artean aniztasun handia dago. Batzuek jarrera arazoak dituzten bitartean, beste batzuek atentzio falta dute. Azken hauek askotan oharkabean pasa arren, etxerako lanak antolatu eta egiteko zailtasunak izaten dituzte, klase zein norbanakoaren lanari etekina ateratzea zaila suertatzen zaie eta beraien errendimendu akademikoa desegokia izaten da.

book-15584_1280

Nahaste hau gehitzearen inguruko arrazoien inguruan eztabaida handia dago: zerbait genetikoa den, ikasleen bizitza erritmoaren ondorioa, teknologia berrien gehiegizko erabilera, muga zehatzak ezartzen dituen hezkuntza eredu baten falta edota zentruen hezkuntza eredua. Tratamendu farmakologikoa erabiltzearen egokitasuna ere zalantzan dago. Eztabaida guzti hauek alde batera utziz, benetan merezi duena ikasle hauei gizarte zein eskola egokitzapenean eta eskola errendimenduan dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea da.

Neurozientziak ikaskuntza garunean nola ematen den ikertzen du eta haren ekarpenak ezagutzea hezitzaileei ezinbestekoa suertatzen zaigu, programa eraginkorrak sortu ditzagun.

Arreta mantentzearen oinarria lobulu frontalek heldutasun maila zehatz bat lortzea da. Zati hauen garapena ez da haurtzaroan amaitzen. Nerabezaroan garatzen jarraitzen dira eta batzuetan heldutasunean ere. Orain badakigu zergatik heldutasuna nerabezaroaren bukaeran lortzen den, 18 urterekin gutxi gorabehera. Momentu honetan funtzio exekutiboetaz (heldutasunari deitzeko modu zientifikoa) arduratzen den garunaren zatiak heldutasun fisiologikoa lortzen du: pentsamendu eta jokabidea kontrolatu eta koordinatzeko gaitasuna, zereginen planifikazio eta gauzatzea (erabaki hartzea) eta horretarako beharrezkoak diren jokabide egokien hautaketa, lan oroimena zein buruketen ebazpenerako beharrezkoa den arreta selektiboa. Zati hauen eboluzioa lineala ez dela frogatu da, pubertaroan moteldu egiten da eta nerabezaroan azkar garatzen dira.

Egunerokotasunean ikusten den errealitatea da, haur batzuek garapen emozional eta sozialean aurrera egiten dutela ikusten da eta beste batzuek aldiz ez dutela heldutasun hori guztiz lortzen.

Honen inguruan egin diren ikerketa desberdinek, AFNH diagnostikoa duten haurrek diagnostiko hau ez dutenek baino garun-kortex prefrontala (lobulu frontalaren aurrekaldean aurkitzen dena, kopetaren atzekaldean) txikiagoa dutela erakutsi dute. Honek haur hauen jokabide eta zailtasunak azaltzen ditu (jokabidea kontrolatzeko, arreta mantentzeko, erabakiak hartzeko), baina baita diagnostiko hori izan gabe antzeko sintomak (bihurriak, adigalkorrak, kontrol gutxirekin) dituztenen haurrenak ere. Azken hauei heldugabeak direla esaten zaie eta ziurrenik lobulu frontalen heldutasunaren atzerapen bati dagokiola.

Emaitza hauek ezagutzea hezitzaileei (guraso, irakasle, aditu) itxaropena ez galtzeko eta denborarekin heldutasuna iritsiko delan konfiatzeko lagungarri suerta dakiguke.  Hala ere, ezer egin gabe itxoin ordez, funtzio exekutiboetan indarra jartzen duen hezkuntza esku hartze batekin laguntzen ahal diegu: beraien jokabidea zuzentzen lagundu, helduaren ahotsa ordezkatzen duen eta autonomia bereganatzen laguntzen dien barne ahotsa erabiltzen, bizitza eta ikasketak modu egokian antolatzen, bizitza errazagoa egingo dieten ohiturak bereganatzen. Honetaz gain, arreta eta lan oroimen berbal eta ez berbala lantzea beharrezkoa da ere.

Pentsatzen ikas dezaten nahi dugu: planifikatzeko, modu impultsiboan ez jokatzeko, klaseko azalpenetan arreta jartzeko, informazioa laburtzeko eta modu gogotsu batean ulertuz ikasteko. Badakigu hau egitearen oinarria garunaren garapenean dagoela. Ongi diseinatutako eta familia zein eskolarekin elkarlanean aritzen den aditu batek aurrera eramandako hezkuntza esku hartze batekin garapen hau azkartu daitekelaren susmoa dugu

Comparte esta entrada con tus amigos

Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en linkedin

Más información